2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

Eskola tradizionalaren ezaugarriak

Adi bideo honi!

Honako bideo honetan, ohiko eskolak edo eskola tradizionalak betetzen dituen ezaugarriak ikusi ditzakegu:  
  • Geldoa: Geldoa da fisikoki eta mentalki. Irakasleak esaten dio zer egiten eta nola egin. Mahaiak ezin dira mugitu. Besteen bizkarrak besterik ez dira ikusten. Ikaslearen parte hartzea oso zaila da.
  • Arbasoen kultura: Antzinako kultura hedatzen du. Mentalitate kontserbadorea. Ohitura aldaezinak.
  • Trasmizioa: Ez dago aldaketarik, dagoen moduan transmititzen da.
  • Edukiak: Irakasleak aukeratzen ditu. Ez ditu kontuan hartzen haurren beharrak.
  • Eduki bera: Ikasle guztientzat haien aurreko ezaguerak kontuan hartu gabe.
  • Haurren interesa: Ez dira kontuan hartzen.
  • Irakaslea: Irakaslea gunea da metodologiarekin batera. Altzarietan ere nabaritzen da.
  • Ikasleak: Geldoak. Ez da haien parte hartzea sustatzen ezta bilatzen.
  • Metodoak: Irakasleak aukeratzen ditu. Metodo  bera haur guztientzat. Ez dira gustuak edota nahiak errespetatzen.
  • Diziplina: Ordena eta zigorra.

Horrez gain, ume guztiak berdinak dira eta irakaslea agintzen duena da (Jaun eta jabea). Uniforme bat dago, uniformeak estaldu egiten ditu gorputzaren formak eta guztiak berdin jantzita joateko balio du, bertan inork ez  da ezberdina, guztiak berdinak dira, etab.

Uniformearen gaia irten dela aprobetxatuz, uniformearen erabilerari bai ala ez? Familia desberdinetan galdetuz gero, mota askotako erantzunak jasoko genituen, alde batetik baietz, uniformea oso erasoa da gurasoentzat eta gainera dirua aurrezten duzu, azken finean astelehenetik ostiralera berdin doaz jantzita. Baina beste familia batzuk kontra agertzen dira, haien ustez uniformea ez dio haur bakoitzari bera den modukoa izaten usten, robot moduan sentitu ahal direla eta ez dela batere erosoa haurrentzat.

Bi iritzi hauek kontuan izanik, zer uste dudan? Egia esanda ikuspuntu desberdinak ulertu eta errespetatzen ditut, baina etorkizunean nire haurraren eskola aukeratu behar badut, seguruenik uniforme bako eskola aukeratuko nuen. Batez ere, hau bakoitza desberdina delako uste dudalako, izateko era desberdinarekin, hitz egiteko edota pentsatzeko modu desberdin batekin, beraz zergatik arropa berdinarekin jantzi?

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Askatasunean oinarritutako teoriak - A.S. Neill eta "Summerhill" eskola

Summerhill eskola 1921. urtean sortu egin zen Kingswinford-en eta Alexander Sutherland Neill-k antolatutako ikastetxe berritzailea da. Neill eskola demokratikoen mugimenduaren aitzindaria izan zen. Bertan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek ikasten zuten. Gaur egun sortzailearen alabak, Zoë Neill Readhead eskola zuzentzen du.
Eskola demokratiko batek bi oinarri ditu: ikasleek, batetik, haien esku dute klasera joatea ala ez, bestetik, eskolako arauak eta funtzionamendua guztien batzarrean erabaki egiten da. Batzar horietan, ikasleekin batera, irakasleek eta gainontzeko langileek har dezakete parte.
Neillek ideia hauek guztiak liburutan jaso zituen, bereziki eskolaren izena daraman testuan, baina defendatzen dituen ideiekin arazoak izan zituen eta hasierako ediziotan bere burua autozentsuratu egin behar izan zuen.
Helburu nagusia honako hau zen: umearen zoriontasuna eta horretarako askatasuna beharrezkoa da.
Hauek dira Neillek defendatutako hezkuntza oinarri batzuk:
  • Gizakiok jatorriz onak direlaren uste osoa.
  • Hezkuntzaren xede nagusia zoriontasuna da.
  • Elkarbizitzaren oinarriak maitasua eta errespetoa dira.
  • Gorputzak eta sexualitateak ezinbesteko garrantzia dute.
Hauek ziren eskola honen berezitasun batzuk:
  • Ez ziren azterketak egiten eta ikasleek ez zuten kalifikaziorik jasotzen.
  • Ikasgeletara joateko behar eza.
  • Bilera erabakitzeko organo nagusia da.
  • Ez errietak ezta sermoiak bez.
  • Haurrekin eta helduekin tratu bera
Suposatuko duzuenez, Summerhillen metodologiak kritika asko jaso ditu eta, nolabait, beti zurrunbiloaren erdian egon da. 
Ikuspuntu tradizionaletik han ematen zen diziplina eza, sexualitate osasuntsuaren erreibindikazioa, erlijioaren bazterketa, biluztasunaren normaltasuna eta beste gauza asko ulergaitzak ziren. Hala ere, eskolak ezagutu izan zituen ikusketetan ez zuten ezer arriskutsurik aurkitu. Esaterako, gobernuko ikuskariek 1949ko ekainan egin zuten txostenean onartzen zen, besteak beste, haurrak ondo zainduta zeudela, instalazioak egokiak zirela, irakasle askoren maila oso ona zela eta orokorrean, aztertzeko esperientzia interesgarria zela.

Bestetik,  aipatu beharra dago, A.S. Neill oso intelektual irekia eta progresista izan arren ez zela libratzengaraiko aurreiritzi batzuetaz. Esaterako, haren ustez homesexualitatea gaixotasun bat zen, errepresioak sortutako arazoa, askatasunean hezitako haurren artean ematen ez zena. 
Nesken hezkuntzari buruz ere zalantza handiak erakutsi zituen. Hezkidetzaren aldekoa zen baina ez zuen ulertzen zergatik neskak ez ziren zientzietara edo matematiketara hurbiltzen. Neurri handi batean ideia hauek Freudengandik jaso zituen.
Gaurko ikuspuntetik ere baziren beste gauza kritikagarriak; adibidez, ikasleek tabakoa erre zezaketen eta alkohola ez zegoen debekatuta nahiz eta Neill-ek edatea haurren artean ez oso ondo ikusi.

Azkenik, esan beharra dago, Summerhill nahiko eskola elitista izan  dela beti eta hori sortzaileak berak onartzen zuen. Bertara haur bat bidaltzeko familiak dirua izan behar zuen eta horrek esperientziaren orokortasuna zalantzan jarri du.

2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Ovide Decroly

Jean-Ovide Decroly mediku, pedagogo eta hezitzaile belgikarra izan zen, Hezkuntza Berria pedagogiaren ordezkaria. 

Hezkuntza eta pedagogia arloan jardun aurretik, adimen urriko haurrekin egin zuen lan, psikologo moduan. Haur horiekin izandako esperientzian oinarrituta eratu zuen bere pedagogia. Eskola haurra gizartean bizitzen ikasteko lekua, eta ez soilik ezaguerak jasotzekoa, izan behar dela baieztatu zuen. Horrekin batera, haurra bere ikaskuntzaren eragile aktiboa izan behar dela aldeztu zuen. 

Decrolyk ez zuen irakaskuntza sistema bat eraikitzera heldu, ez eta psikologia arloan ikerketa sakon bat sortu ere, baina egungo pedagogian bere lanak garrantzi handia izan du.

Decrolyrentzat, hezkuntzak haurraren orijinaltasuna atxiki eta bere beharrak asetu behar ditu, haurraren garapen fisiko eta mentalera egokituz.
Bere lehen ikerketen ondoren, konturatu zen, arlo pedagogikoak aurrera eginda ere, arlo zientifikoak aurrera egiten ez bazuen, bere ikerketak ez zuela eraginik izango eta horregatik, laguntzaile-ikertzaile talde batekin hasi zen lanean.
Decroly metodoaren oinarrizko printzipioak hauek dira:
  • Bizitzarako eta bizitzaren bidezko hezkuntza.
  • Haurraren nortasunarekiko errespetua.
  • Askatasuna, haurrak bere joerak modu naturalean azal ditzan. 
  • Eskolaren hezkuntza idealak bilatzea,
  • Hezkuntza zurrunari aurka egitea, haurrarengan jarrera pasiboak ez sortzeko,
  • Eskolak haurrak motibatzea.
  • Eskola aktibo bat izan.
  • Inguru naturalaren garrantzia
  • Globalizazio printzipioan oinarritu.

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Pedagogo desberdinak ezagutzen...

Jakin badakigu, aurreko sarreretan askotan aipatu dugulako, XIX. mendearen bukaeran, mugimendu berri bat agertu zela ohiko eskolaren kontra. Mugimendu berria hau, eskola berria zen eta horren aintzindaria Rousseau. Denbora aurrera joan ahala, hainbat autore egin zuten bat Rousseauek proposatutako ideikin. Pedagogo famatuen artean, honako hauek topatu ditzakegu:
    • Decroly, O
    • Freinet, C.
    • Montessori, M
    • Ferriere, A
    • Ferrer I. Guardia
      Hurrengo lerroetan aukeratutako pedagogo biren, (Maria Montessori eta Ovide Declory) informazioa luzatzen dizuet.

MARIA MONTESSORI

Maria Montessori Italiako lehen emakume medikua, doktorea eta pedagogoa izan zen. Medikuntza ikasi zuenenean, atzerapen mentalak zuten haurrekin hasi zen. Handik epe labur batera, konturatu egin zen beste haurrekin emaitzak antzekoak edo berdinak zirela, beraz medikuntzan ikasitako ideiak hezkuntzara eraman zituen. “Casa de Bambini”n erabili zituen bere metodoak.

Zentzumenei ematen zion garrantzia Mariak. Gaur egun adibidez ez zaio ematen garratzi handirik usaimenari, ez dugu ia erabiltzen, lehen berriz, izugarrizko erabilera ematen zitzaion.

Eskola Berriaren bultzatzaileetako bat izan zen, bere metodologia berezia, indibilizatua izanda. Bere lanaren ideia nagusia honako hau izan zen; haurra bere erritmoan bizitzen usten badiogu ez du inoiz porrot egingo.

Hurrengo lerroetan bere metodologian erabilitako bi ariketa aurkezten dizuet;
  1. ARIKETA, usaimenerako ariketa: Umea begiak estalita ditu, pote batean usain desberdineko gauzak sartu. Identifikatu egin behar ditu usainak.
  2. ARIKETA, ikusmenerako ariketa: Taula batean ikusmen desbedineko materialak jarri. Begiak estali, objetuak ukitu eta azkenik beste taula batean identifikatu behar ditu.

Bi aipatu ditugu baina hainbat ariketa zituen zentzumen desberdinak lantzeko. Iuinak, ahoskera, idazkera, matematika, etab. lantzen zituen baita ere.

Maria Montessorirentzako oso garrantzitsua zen materiala ondo erabiltzen ikastea. Bera material guztia haurraren neurriari egokituta zegoen.


Montessorik ez zuen bide erraza izan, batez ere Italian zeuden hezitzaileak oso tradizionalak zirelako, eta bera berriz errespetu osoz tratatzen zituen bere ikasleak. 

Bere hitzetan “El niño debe ser respetado, reconocido y ayudado” (M. Montessori)

Hurrengo sarreran Ovide Declory-ri buruzko informazioa eskuragarri izango duzue. 

Jean-Jacques Rousseau eta pedagogia progresista

Rousseau Genovan jaio egin zen eta hezkuntza formalean hezia izan zen. Hainbat erakunde sortu zituen Euskal Herrian, bera euskaldun batekin izandako  erlazioaren ondorioz.Hezitzaile moduan lan egin zuen burges eta noble familia batzuetan. Calvinista, katolikoa eta luteranoa zen; arrazionalisten ideien kontra borrokatu zuen, tirania bilakatu zelako eta arrazionalismoarekin, egi batera heldu ezin dela esan zuen eta honen inguruan idatzi zituen bere ideiak.

Bazituen ideia batzuk, herrialde batzuetan ez zeudenak guztiz onartuta, esate baterako; “Haurra berez ona da, naturaz ona da. Hazten den neurrian, zikindu - gaiztotu egiten da.” Gizakia, hezkuntzaren erdian jartzen du eta esperientziak eta sentzumenak, bizitzari buruz ikasteko oso garrantztsuak direla aipatzen zuen.

Liburu bat idatzi egin zuen, L´ Emile ou Education (1762). Liburua bost etapa desberdinetan sailkatu dezakegu eta bi pertsonai nagusi aurkitzen ditugu, umea eta hezitzailea. Liburuaren ideia nagusiak honako hauek izango lirateke:
  • Umea norberaren esperientzien bidez ikasten du.
  • Lehendabiziko hezkuntza, hezkuntza negaiboa izan behar du.
  • Haurra bera izan behar du bere heziketaren langilea.
  • Hezkuntza berezko izatearekin bat etorriz gauzatu behar da.
  • Haurra da hezkuntzaren subjetua, heziketa programaren gainetik umea dago.


Hau izango da eskola berriaren lehenengo sustraia.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

- Eskola Berria VS. Ohiko Eskola -

Gaurkoan, modu labur batean eskola bien arteko desberdintasun nagusiak azaltzen dizkizuet. Taula honen bitartez, modu argi batean, eskola berria eta ohiko eskola edo eskola tradizionalaren arteko desberdintasun nagusiak islatu ditut. 

Espero dut lagungarria izatea.

Eskola Berria
Ohiko Eskola
Irakaskuntza ekintzetan eta esperientzietan oinarritzen da (laborategiak, ura, airea…).
Teoria praktikaren aurretik
Sormena.
Haurren ekimen eza.
Haur bakoitzak bere identitatea du.
Haurra gizon txikia da.
Nortasunaren formazioa gizartera eta bizitzara zabaltzen da. (talde lana).
Ohituren bidez bertute indibidualak lortzen dira.
Mundu dinamikorako hezkuntza (eskolatik kanpo ikasi). (Hogeigarren mendearen bukaeran)
Mundu geldoa.
Ekintzak diziplina ezartzen du.
Diziplina irakasleak ezartzen du.
Elkarloturiko ideiak (diziplinen artekoa)
Elkar lotu gabeko ekimenak
Interesguneak
Irakasgaiek haurrekin lotura gutxi dute
Funtzionalismo pedagogiko didaktiko
Irakasgai asko, gai desberdinak
Irakasgaiak psikologia ebolutiboaren arabera
Irakasgaien sailkapenak ez du haurraren pentsaera kontuan hartzen
Eskola neurrira (mahaiak, eserlekuak…)
Ikasi behar denak haurra gainditzen du
Metodo eginkorrak intuitiboak
Ahozko metodoak

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Hausnarketa txiki bat...

Internetetik informazioa biltzen nenbilela, nire eskuetara honako bideo interesgarria heldu da eta zuekin partekatzea ideia ona iruditu zait. Ildo beretik jarraituz, "Eskola Berria" izeneko mugimenduaz ikasten jarraitzeko balio izango zaigu.

Hona hemen bideoa:

Bideoa ikusi eta gero, honako esaldi hau egungo hezkuntzaz pentsaratzea egin dit; “La escuela no puede estar limitada al aprendizaje, debe preparar para la vida”. 

Zergaitik? Egi hutsa delako, askotan ikusten ditugu 13-15 urteko nerabeak, nire kasuan nire ahizta txikia, orduak eta orduak ematen bere logeletan sartuta natura, historia edota herritartasuna ikasten. Dena ikasita dutenean azterketa egin eta handik aste batera azterketari buruz galdetzen diozunean ez du ezer gogoratzen, benetan ez duelako ezer ikasi. Bestetik ikasitakoari buruzko kontzepturen bat argi geratu arren, askotan ikusten dut ez dela gai bera bakarrik gauzak egiteko, autonomia falta nabarmena duela eta ez diotela bere bizitza bizitzeko tresnarik eman.

Beraz aldaketa bat beharrezkoa dela argi ikusten dut, eta hau esanguratsua iruditzen ez bazaizue ikus dezakegu beste adibide nabarmen bat. Hainbat gazte unibertsitatean dabiz, izugarrizko ziklo zailak egiten, medikuntza, arkitektura, etab. Baina ea pozik eta arro sentitzen diren galderetzakoan, erantzuna kasu askotan ezezkoa da. Ez dute aukeratutako lanbidea gustuko, ez dute uste etorkizunean medikuak izan nahi direnik, izugarrizko pena ematen didate kasu hauek, baina errua gizartearena eta eskolarena da, nonor galdetu die zer izan nahi duten? Tixikitan euren ametsei buruz hitz egin dute edota etorkizunari buruz hausnartu? Ez dut uste eta pena bat da. 

Horregatik honako ondorioetara heldu egin naiz; eskolan kontzeptu desberdinak erakutsi behar direlakoan nago, haurrak irakurtzen eta idazten ikasi behar dute, baina eskaini diezaiogun tresnak etorkizunean bere bizitza zoriontasunez bizitzeko.