Jakin badakigu, aurreko sarreretan askotan aipatu dugulako, XIX. mendearen bukaeran, mugimendu berri bat agertu zela ohiko eskolaren kontra. Mugimendu berria hau, eskola berria zen eta horren aintzindaria Rousseau. Denbora aurrera joan ahala, hainbat autore egin zuten bat Rousseauek proposatutako ideikin. Pedagogo famatuen artean, honako hauek topatu ditzakegu:
- Decroly, O
- Freinet, C.
- Montessori, M
- Ferriere, A
- Ferrer I. Guardia
Hurrengo lerroetan aukeratutako pedagogo biren, (Maria Montessori eta Ovide Declory) informazioa luzatzen dizuet.
MARIA
MONTESSORI
Maria Montessori Italiako lehen
emakume medikua, doktorea eta pedagogoa izan zen. Medikuntza ikasi zuenenean, atzerapen mentalak zuten haurrekin
hasi zen. Handik epe labur batera, konturatu egin zen beste haurrekin emaitzak
antzekoak edo berdinak zirela, beraz medikuntzan ikasitako ideiak hezkuntzara
eraman zituen. “Casa de Bambini”n
erabili zituen bere metodoak.
Zentzumenei ematen zion garrantzia
Mariak. Gaur egun adibidez ez zaio ematen garratzi handirik usaimenari, ez dugu
ia erabiltzen, lehen berriz, izugarrizko erabilera ematen zitzaion.
Eskola Berriaren bultzatzaileetako bat
izan zen, bere metodologia berezia, indibilizatua izanda. Bere lanaren ideia nagusia honako hau
izan zen; haurra bere erritmoan bizitzen
usten badiogu ez du inoiz porrot egingo.
Hurrengo lerroetan bere metodologian
erabilitako bi ariketa aurkezten dizuet;
- ARIKETA, usaimenerako ariketa: Umea begiak estalita ditu, pote batean usain desberdineko gauzak sartu. Identifikatu egin behar ditu usainak.
- ARIKETA, ikusmenerako ariketa: Taula batean ikusmen desbedineko materialak jarri. Begiak estali, objetuak ukitu eta azkenik beste taula batean identifikatu behar ditu.
Bi aipatu ditugu baina hainbat ariketa
zituen zentzumen desberdinak lantzeko. Iuinak, ahoskera, idazkera, matematika,
etab. lantzen zituen baita ere.
Maria Montessorirentzako oso
garrantzitsua zen materiala ondo erabiltzen ikastea. Bera material guztia
haurraren neurriari egokituta zegoen.
Montessorik ez zuen bide erraza izan,
batez ere Italian zeuden hezitzaileak oso tradizionalak zirelako, eta bera
berriz errespetu osoz tratatzen zituen bere ikasleak.
Bere hitzetan “El niño debe ser respetado,
reconocido y ayudado” (M.
Montessori)
Hurrengo sarreran Ovide Declory-ri buruzko informazioa eskuragarri izango duzue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina