ESKOLA BERRIA
XIX. mendearen bukaeran, Europan lehenengo eta gero Estatu Batuetan,
mugimendu berri bat agertu zen ohiko eskolaren kontra. Eskola berria sortu zen
eta horrekin batera hezkuntza berria. Mugimendu honen aintzindaria ROUSSEAU
izanez.
- INDUSTRIALIZAZIO GARAIA. Herrietatik hirietara mugimendua
ematen da. Familia polinuklearrak desagertzen hasten dira. Emakumeak
etxetik kanpo lan egiten hasten dira modu masiboan eta zer
egin umeekin?. Ingalaterran lege bat onartu zuten lantegietan
haurtzaindegiak jartzeko, langile kopuruaren arabera. Hasieran
umeak usteko lekua besterik ez ziren.
- ESKOLA ZAHARRAK. Ez zituen umeen premiak bete.
- GIZAKIA modu zientifikoan aztertzen
hasi zen. Erabaki zuten haurra, haurra dela eta ez bukatu
gabeko heldua.
Beraz, ESKOLA BERRIA hezkuntza berristeko eta eskolak zituen arazoak konpontzeko asmoz sortu zen. Eskola tradizionalaren aurrean eta honek garatzen zituen balore eta printzipioen aurrean garatzen den pentsamendutan, teoria pedagogikoetan eta metodoetan eraikiko da.
- Eskola Berriaren oinarriak honako hauek izango lirateke:
- Eskola bizitzaren baitan kokatu behar da.
- Eskolak kontutan izan behar ditu haurraren interesak.
- Eskola aktiboa izan behar da.
- Eskola egiazko bizi erkidegoa da.
- Irakaslearen zereginari balio handiagoa eman behar zaio.
Horrez gain, mugimendu berri honek honako balore hauek lantzen zituen:
- Indibidualizazioa
- Gizarteratzea
- Hezkuntzaren globalizazioa
- Nork bere burua heztea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina