Astekaria


Atal honetan, astean zehar IKT izeneko irakasgaian egindakoaren berri izango duzue.



2014ko urriaren 29a.


Gaurko egunean hasiera eman diogu "Informazio eta komunikazio teknologiak haur hezkuntzan"(IKT) izeneko irakasgaiari. Astean behin izan arren  zortzi ordu ematen ditugu lanean eta seguruenik hainbat gauza ikasiko ditugu.

Gaurkoan Web 2.0 definitzen hasi gara (Zer da 2.0 kontzeptua? Zer suposatzen du? Zer daraman bere barruan?) gizarteak bizi izandako eraldaketa guztiak, hainbat galdera erantzun ditugu Ikt-ei buruz eta konparaketa bat lehenengo belaunaldiarekin.

*Gelan landutako artikulu oso interesgarria gomendatzen dizuet: Euskara 2.0: zer da hori?

Ondoren, kurtsoaren lehenengo zatian martxan jarri beharko dugun proiektua aurkeztu digute, blog baten sorrera eta erabilera. Lehenengo, gai bat aukeratu behar izan dugu, geroago informazioa bilatu eta biak lortu ondoren Bloger-ren erabilera azaldu digute.

Eta bertan nago, blog hau aurrera ateratzeko asmoz. Aukeratutako gaia eskola berria da, gai oso sakona dela uste dut eta jorratu beharrekoa, beraz astero astero artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, etab. eskegi egingo ditut. 

Espero dut zuen gustokoa izatea eta horrez gain pedagogia honeri buruz zer edo zer ikastea eta barneko hausnarketak bultzatzea.
2014ko azaroaren 5a.

Gaurko saioan, Web 2.0 kontzeptuaren inguruan arituko garen azken eguna izan da. Kide bakoitzak, etxean bideo bat ikusi behar izan dugu, eta gaur, talde txikitan elkartu gara, batutako informazio guztia partekatzeko. Ondorengo galderetan jorratutako informazioaren laburpen bat eskaintzen dizuet.

ZER DA WEB 2.0? ZERK BEREIZTEN DU? EZAUGARRIAK.

Web 2.0 zerbitzuen bigarren belaunaldia izendatzeko kontzeptua da. Zerbitzu hauek web estatiko batetik web dinamiko batera igaro dira; erabiltzailea pasibo izatetik parte-hartzaile izatera igaro da. Gure artean edukiak partekatzeko aukera ematen du. Gainera, HTML-tik XML-ra igaro gara, haien arteko desberdin nagusia zera izango litzateke; HTML-arekin kodigo eta ezagutza konkretu batzuk izan behar zenituen, aditua izan behar zinen aplikazioekin aritzeko. XLM-arekin aldiz, kodigo guzti horiek aurrez sartuta daude eta edonork web orri bat edo blog bat sortzeko aukera du. Ez zara ezertan aditua izan behar

WEB 2.0REN ONDORIO OROKORRAK KOMUNIKAZIOAN, GIZARTEAN ETA HEZKUNTZAN.

Munduko pertsona desberdinek partekatzen duten informazioari esker informazioa aberasten da, eta komunikazioa eta elkarrekintza sustatzen da. Informazioa biltzeko eta partekatzeko hainbat zerbitzu eta aplikazio daude, eta erabiltzaileok jakintza sare bat osatzen dugu, adibidez, Wikipedia. Hau da, informazioaren globalizazioa eman da.

WEB 2.0 HEZKUNTZAN: APLIKAZIOAK ETA ERREKURTSOAK. ONDORIOAK.

Sareak alderdi sozialak eta komunikatiboak ditu, elkarlana eta elkartrukea indartzen ditu eta hezkuntzak alderdi horiek lantzen dituenez gero, sareak eskaintzen dizkigun aukera guzti hauei etekina ez ateratzea ez litzateke zentzuzkoa izango. Gainera, eskolak errekurtsoak eskaini behar ditu beharrezkoak diren konpetentziak jorratzeko. Web 2.0 honek irakasteko beste modu bat eskaintzen du., baina hezkuntzan lan egiten duten irakasleek webaren inguruko etengabeko prestakuntza izan behar dute une oro ematen diren aldaketetara moldatzeko.

HAUSNARKETA.

Teknologiak gure bizitza izugarri aldatu du, aldatzen jarraituko du eta gu etengabeko formazioan aritu beharko gara.  IKTak eta horren barnean Web 2.0, gizartean, komunikazioan eta hezkuntzan eragin zuzena dauka, baina zein motatako onurak izan ditzake aldaketa honek?

Munduan gertatzen den edozein gertakizunaren berri izateko balio zaigu eta munduko edozein lekuko jendearekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko aukera ematen du.

Internet hezkuntzarako beharrezkoak diren tresna guztiak eskura jartzen ditu, eta irakaslearen papera gidariarena bihurtu da. Informazioa jada ez dago eskolan, baizik eta sarean.


Baina hala ere, pertsonen arteko komunikazio zuzena zaildu egiten da. Sareak, bizitzak eskaini ahal dizkigun gauza asko ez ditu eta ondo erabiliz gero oso aproposa izan arren teknologien erruz hainbat gauza galtzen ditugu.

                  --------------------------------------------------------------------------------------------

Ariketa honekin bukatu ondoren, blog-aren erabilera desberdinak ezagutzen, aztertzen eta probatzen jarraitu dugu.

Hasieran bideoak txertatzen ikasi dugu, lehenengo Youtube-tik eta geroago ordenagailuetatik. Geroago, berdina argazkiekin eta amaieran estekak erabiltzen ikasi dugu.

Horrez gain, gadget-ak erabili ditugu, eta eskuinaldean ikusi ahal duzuenez nik neuk esteka-zerrenda eta etiketak izeneko gadget-ak erabili izan ditut, hala ere, blogspot aukera anitzak eskaintzen dizkigu.

Bukatzeko,  egin beharko dugun proiektua garatzeko taldeak osatu ditugu. Taldekide bakoitzaren eginbeharrekoak zehazteko, gida praktikoaren 5. puntua irakurtzen hasi gara. Bertan, taldeko funtzionamendua hobetzeko hausnarketa agertzen da eta guztien artean esperientzia desberdinak partekatu ditugu. Norberak bere burua ondo ezagutzearen garrantziaz aritu gara, gaitasunak eta argalguneak bereiziz.  Ondoren, taldeko fitxa bete digu.

2014ko azaroaren 14a.

Gaurko eguna hainbat gauza egiteko balio izan zaigu, etekin handia atara bait diogu. Gaitasun digitala zer den ikusi dugu, blog-ean berrizten egon gara, geroago aurkezpen txiki bat eta amaitzeko google web sitean aritu gara.

GAITASUN DIGITALA

Gizakiok, gaur egun, espazio berri batean parte hartzen dugu, hiritar digitalak gara. Parte hartzeko espazio soziala dugu eskura eta espazio horretan gure izaera islatzen dugu.

Hasteko, banaka egela eskegitako galderei erantzun diegu, geroago taldean komentatzeko.
  • Zerrendatu erabiltzen dituzun aparailu elektronikoak (mugikorra, portatila, ebook...).
  • Zer erabiltzen duzu Internetera sartzeko? Telefono mugikorra, portatila...
  • Zer egiten duzu Interneten? (Informazioa bilatu, lanak, eposta, erosketak...)
  • Zenbat denbora ematen duzu egunean?
  • Zein aplikazio erabiltzen duzu?

Honako hau egin eta gero, talde desberdinetan batu egin gara bideo desberdinak ikusteko. Geroago. hasierako taldeetara bueltatzeko, komentatzeko eta hausnarketa bat burutzeko.

GAUR BLOGEAN EGINDAKOA:
  • Bideoak Vimeotik sartzeko HTML kodea ezagutu dugu
  • Argazkiak tituluak jartzeko.
  • Argazkiak editatzeko (picture Manager programa erabili.
  • Feed (Euskaraz jarioa) Publikatzen diren berriak blogean zuzenki ateratzeko
  • Bloga erabiltzeko baimena. (Creative Commons) 


AURKEZPENA

Taldean, "blogen erabilera irakaskuntzan" hau da blogaren erabilera didaktikoari buruz hitz egin eta hausnartu ondoren, aurkezpen bat prestatu dugu. Gure taldeak, power point programa erabiltzean aukeratu du gero klase aurrean aurkezteko. Talde lana egiten genuen bitartean popplet aplizaioaren erabilera ikusi dugu.

Saioarekin bukatzeko, lan taldeetan bildu eta google site-esean murgildu gara.


2014ko azaroaren 26a

Ikt-ak hezkuntzan leku bat duela argi dago, eta irakasleen beharra da espazio horren ardura. Ikt-en erabilera egokia bermatu behar dugu.

IKT-AK HEZKUNTZAN TXERTATZEN. (PPT)

Gaurko gizarteak  teknologia berrien  inguruko  alfabetizazioa lantzeko beharra  inposatzen du.

Teknologia berrien eragina eskoletan ere agerian da, denbora pasatu ahala baliabideak aldatuz doaz eta irakasleak egokitzeko ardura dute baita gaitasun berriak lantzeko beharra.

IKT-ak curriculumeko elementu bat izango dira, bai lantzeko, bai errekurtso moduan. Aplikazioak metodologiarekin koherenteak izan beharko dira. Planteamendu multimedia eta ikuspegi berritzailea izan behar du eta aprendizaiaren lehenengo oinarria metodologia izan beharko litzateke.

IKTen erabilera berez ez du metodologia aldatzen eta ez du berrikuntza bultzatzen, baina beste aldetik esan dezakegu ez dela beti zer edo zer aldatu behar. Berrikuntza bat egiteko, sistematiko eta arrazionala izan behar da. Aldaketa bat egiteko -> Zeintzuk dira beharrak?

IKT eta berrikuntza didaktikoaren artean oreka errealista bat eman behar da. Abiapuntua: Hezkuntza testuingurua. Lehenengo printzipio teorikoak eta helburuak definitu behar ditugu eta horien arabera teknologiak integratzeko proiektua egin.

LABURBILDUZ…
  •  IKT gizartearen arlo guztietan daude.
  •  IKTak gelan sartu inposatu
  •  Baliagarriak dira hezkuntza prozesuan eta ikasteko objektuak dira.

     Ondoren, bi bideo ikusi eta komentatu ditugu:
  •        Tecnologia o Metodologia
  •        Education Today and Tomorrow. 

Teoriarekin bukatu dugunean, jarraian proiektuarekin jarri egin gara, denboraz justo gabiz eta. Denbora kontuan izanik, beharrezkoa ikusi dugu kronograma bat egitea, kide guztiak errespetatu beharrekoa. Kronograma egin eta gero, bitarteko informea egiten hasi gara, baina gaitasun digitalari buruzko ideiak behar genituen eta Jordi Adell-en bideo bat ikusi dugu. 

Gaitasun digitala zer den jakinda, "zer dakigu? eta zer ez dakigu?" marrazkia egin dugu, hurrengo egunean egin beharreko Site-an txertatzeko. Bitartea, Delicius erabiltzen ikasi dugu.


2014ko abenduaren 3a

Goizetik taldeko lana egiten hasi gara. Aurrekoan gure lanarekin harremana izan zezaketen link-ak bilatu egin genituen, ondoren Delicious-en eskegi eta link-etatik interesgarriena hautatu eta taula baten datu interesgarrienak gehitu. Prozesu honen ostean, taldeetan bildu eta bakoitzak berea azaldu egin du, geroago taldekide batena aukeratu eta gelakideen aurrean aurkeztu egin du.


Ondoren, egoera berdefinitzen aritu gara baita proiektua bideratzeko beharrezko informazioa topatzen.

Hurrengo egunean gure proiektuaren aurkezpena egitea egokitu zaigu eta denbora barik ibili arren espero dugu hurrengo egunean lana bukatzeko eta aurkezpena egiteko denbora izatea.


2014ko abenduaren 10a

Gaurko klasea hasi bezain pronto, gure taldea lana banandu egin du eta egunari hasiera eman diogu.

Batzuk aurkezpena egiten hasi egin dira, programa berri bat erabiltzea nahi genuen eta Glogster aukera aproposa zela iruditu zaigu. Beste batzuk lan idatziarekin jarri egin dira eta besteak web site-a atontzen.

Nahiko estututa ibili gara eta batzutan kontrola galdetzeko arriskua bizi arren, azkenean lortu egin dugu. Hona hemen gure web site-a eta aurkezpenean erabilitako programa.

AURKEZPENA: 

GLOGSTER

Web Site-a -> https://sites.google.com/site/punpilakhh/



Proiektua aurkeztuta dagoela eta lehenengo lau hilabete honen amaierara heldu garenez, agur esatea besterik ez zait gelditzen. Aitortzea, hasieran irakasgai honekiko nahiko jarrera ezkorra izan arren, pixkanaka nire ideiak aldatuz joan direla eta ulertu dudala erabilera egoki bat ematen badizkiogula IKT-ei oso interesgarriak izan ahal direla haur hezkuntzako geletan.

Beraz, gure eskuetan dago erabilera arduratsuaz heztea etxeko txikienak.

Eskerrik asko eta hurrengorarte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina