Jean-Ovide Decroly mediku, pedagogo eta hezitzaile belgikarra izan zen, Hezkuntza Berria pedagogiaren ordezkaria.
Hezkuntza eta pedagogia arloan jardun aurretik, adimen urriko haurrekin egin zuen lan, psikologo moduan. Haur horiekin izandako esperientzian oinarrituta eratu zuen bere pedagogia. Eskola haurra gizartean bizitzen ikasteko lekua, eta ez soilik ezaguerak jasotzekoa, izan behar dela baieztatu zuen. Horrekin batera, haurra bere ikaskuntzaren eragile aktiboa izan behar dela aldeztu zuen.
Decrolyk ez zuen irakaskuntza sistema bat eraikitzera heldu, ez eta psikologia arloan ikerketa sakon bat sortu ere, baina egungo pedagogian bere lanak garrantzi handia izan du.
Decrolyrentzat, hezkuntzak haurraren orijinaltasuna atxiki eta bere beharrak asetu behar ditu, haurraren garapen fisiko eta mentalera egokituz.
Bere lehen ikerketen ondoren, konturatu zen, arlo pedagogikoak aurrera eginda ere, arlo zientifikoak aurrera egiten ez bazuen, bere ikerketak ez zuela eraginik izango eta horregatik, laguntzaile-ikertzaile talde batekin hasi zen lanean.
Decroly metodoaren oinarrizko printzipioak hauek dira:
- Bizitzarako eta bizitzaren bidezko hezkuntza.
- Haurraren nortasunarekiko errespetua.
- Askatasuna, haurrak bere joerak modu naturalean azal ditzan.
- Eskolaren hezkuntza idealak bilatzea,
- Hezkuntza zurrunari aurka egitea, haurrarengan jarrera pasiboak ez sortzeko,
- Eskolak haurrak motibatzea.
- Eskola aktibo bat izan.
- Inguru naturalaren garrantzia
- Globalizazio printzipioan oinarritu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina