Adi bideo honi!
Honako bideo honetan, ohiko eskolak edo eskola tradizionalak betetzen dituen ezaugarriak ikusi ditzakegu:
- Geldoa: Geldoa da fisikoki eta mentalki. Irakasleak esaten dio zer egiten eta nola egin. Mahaiak ezin dira mugitu. Besteen bizkarrak besterik ez dira ikusten. Ikaslearen parte hartzea oso zaila da.
- Arbasoen kultura: Antzinako kultura hedatzen du. Mentalitate kontserbadorea. Ohitura aldaezinak.
- Trasmizioa: Ez dago aldaketarik, dagoen moduan transmititzen da.
- Edukiak: Irakasleak aukeratzen ditu. Ez ditu kontuan hartzen haurren beharrak.
- Eduki bera: Ikasle guztientzat haien aurreko ezaguerak kontuan hartu gabe.
- Haurren interesa: Ez dira kontuan hartzen.
- Irakaslea: Irakaslea gunea da metodologiarekin batera. Altzarietan ere nabaritzen da.
- Ikasleak: Geldoak. Ez da haien parte hartzea sustatzen ezta bilatzen.
- Metodoak: Irakasleak aukeratzen ditu. Metodo bera haur guztientzat. Ez dira gustuak edota nahiak errespetatzen.
- Diziplina: Ordena eta zigorra.
Horrez gain, ume guztiak berdinak dira
eta irakaslea agintzen duena da (Jaun eta jabea). Uniforme bat dago, uniformeak estaldu egiten
ditu gorputzaren formak eta guztiak
berdin jantzita joateko balio du, bertan inork ez da ezberdina, guztiak berdinak dira, etab.
Uniformearen gaia irten dela aprobetxatuz,
uniformearen erabilerari bai ala ez? Familia desberdinetan galdetuz gero, mota
askotako erantzunak jasoko genituen, alde batetik baietz, uniformea oso erasoa
da gurasoentzat eta gainera dirua aurrezten duzu, azken finean astelehenetik
ostiralera berdin doaz jantzita. Baina beste familia batzuk kontra agertzen
dira, haien ustez uniformea ez dio haur bakoitzari bera den modukoa izaten
usten, robot moduan sentitu ahal direla eta ez dela batere erosoa haurrentzat.
Bi iritzi hauek kontuan izanik, zer
uste dudan? Egia esanda ikuspuntu desberdinak ulertu eta errespetatzen ditut,
baina etorkizunean nire haurraren eskola aukeratu behar badut, seguruenik
uniforme bako eskola aukeratuko nuen. Batez ere, hau bakoitza desberdina delako
uste dudalako, izateko era desberdinarekin, hitz egiteko edota pentsatzeko modu
desberdin batekin, beraz zergatik arropa berdinarekin jantzi?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina