2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Askatasunean oinarritutako teoriak - A.S. Neill eta "Summerhill" eskola

Summerhill eskola 1921. urtean sortu egin zen Kingswinford-en eta Alexander Sutherland Neill-k antolatutako ikastetxe berritzailea da. Neill eskola demokratikoen mugimenduaren aitzindaria izan zen. Bertan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek ikasten zuten. Gaur egun sortzailearen alabak, Zoë Neill Readhead eskola zuzentzen du.
Eskola demokratiko batek bi oinarri ditu: ikasleek, batetik, haien esku dute klasera joatea ala ez, bestetik, eskolako arauak eta funtzionamendua guztien batzarrean erabaki egiten da. Batzar horietan, ikasleekin batera, irakasleek eta gainontzeko langileek har dezakete parte.
Neillek ideia hauek guztiak liburutan jaso zituen, bereziki eskolaren izena daraman testuan, baina defendatzen dituen ideiekin arazoak izan zituen eta hasierako ediziotan bere burua autozentsuratu egin behar izan zuen.
Helburu nagusia honako hau zen: umearen zoriontasuna eta horretarako askatasuna beharrezkoa da.
Hauek dira Neillek defendatutako hezkuntza oinarri batzuk:
  • Gizakiok jatorriz onak direlaren uste osoa.
  • Hezkuntzaren xede nagusia zoriontasuna da.
  • Elkarbizitzaren oinarriak maitasua eta errespetoa dira.
  • Gorputzak eta sexualitateak ezinbesteko garrantzia dute.
Hauek ziren eskola honen berezitasun batzuk:
  • Ez ziren azterketak egiten eta ikasleek ez zuten kalifikaziorik jasotzen.
  • Ikasgeletara joateko behar eza.
  • Bilera erabakitzeko organo nagusia da.
  • Ez errietak ezta sermoiak bez.
  • Haurrekin eta helduekin tratu bera
Suposatuko duzuenez, Summerhillen metodologiak kritika asko jaso ditu eta, nolabait, beti zurrunbiloaren erdian egon da. 
Ikuspuntu tradizionaletik han ematen zen diziplina eza, sexualitate osasuntsuaren erreibindikazioa, erlijioaren bazterketa, biluztasunaren normaltasuna eta beste gauza asko ulergaitzak ziren. Hala ere, eskolak ezagutu izan zituen ikusketetan ez zuten ezer arriskutsurik aurkitu. Esaterako, gobernuko ikuskariek 1949ko ekainan egin zuten txostenean onartzen zen, besteak beste, haurrak ondo zainduta zeudela, instalazioak egokiak zirela, irakasle askoren maila oso ona zela eta orokorrean, aztertzeko esperientzia interesgarria zela.

Bestetik,  aipatu beharra dago, A.S. Neill oso intelektual irekia eta progresista izan arren ez zela libratzengaraiko aurreiritzi batzuetaz. Esaterako, haren ustez homesexualitatea gaixotasun bat zen, errepresioak sortutako arazoa, askatasunean hezitako haurren artean ematen ez zena. 
Nesken hezkuntzari buruz ere zalantza handiak erakutsi zituen. Hezkidetzaren aldekoa zen baina ez zuen ulertzen zergatik neskak ez ziren zientzietara edo matematiketara hurbiltzen. Neurri handi batean ideia hauek Freudengandik jaso zituen.
Gaurko ikuspuntetik ere baziren beste gauza kritikagarriak; adibidez, ikasleek tabakoa erre zezaketen eta alkohola ez zegoen debekatuta nahiz eta Neill-ek edatea haurren artean ez oso ondo ikusi.

Azkenik, esan beharra dago, Summerhill nahiko eskola elitista izan  dela beti eta hori sortzaileak berak onartzen zuen. Bertara haur bat bidaltzeko familiak dirua izan behar zuen eta horrek esperientziaren orokortasuna zalantzan jarri du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina