Internetetik informazioa biltzen nenbilela, nire eskuetara honako bideo interesgarria heldu da eta zuekin partekatzea ideia ona iruditu zait. Ildo beretik jarraituz, "Eskola Berria" izeneko mugimenduaz ikasten jarraitzeko balio izango zaigu.
Hona hemen bideoa:
Bideoa ikusi eta gero, honako esaldi hau egungo hezkuntzaz pentsaratzea egin dit; “La escuela no puede estar
limitada al aprendizaje, debe preparar para la vida”.
Zergaitik?
Egi hutsa delako, askotan ikusten ditugu 13-15 urteko nerabeak, nire kasuan
nire ahizta txikia, orduak eta orduak ematen bere logeletan sartuta natura,
historia edota herritartasuna ikasten. Dena ikasita dutenean azterketa egin eta
handik aste batera azterketari buruz galdetzen diozunean ez du ezer gogoratzen,
benetan ez duelako ezer ikasi. Bestetik ikasitakoari buruzko kontzepturen bat
argi geratu arren, askotan ikusten dut ez dela gai bera bakarrik gauzak
egiteko, autonomia falta nabarmena duela eta ez diotela bere bizitza bizitzeko
tresnarik eman.
Beraz aldaketa bat beharrezkoa dela
argi ikusten dut, eta hau esanguratsua iruditzen ez bazaizue ikus dezakegu
beste adibide nabarmen bat. Hainbat gazte unibertsitatean dabiz, izugarrizko
ziklo zailak egiten, medikuntza, arkitektura, etab. Baina ea pozik eta arro
sentitzen diren galderetzakoan, erantzuna kasu askotan ezezkoa da. Ez dute
aukeratutako lanbidea gustuko, ez dute uste etorkizunean medikuak izan nahi
direnik, izugarrizko pena ematen didate kasu hauek, baina errua gizartearena
eta eskolarena da, nonor galdetu die zer izan nahi duten? Tixikitan euren
ametsei buruz hitz egin dute edota etorkizunari buruz hausnartu? Ez dut uste
eta pena bat da.
Horregatik honako ondorioetara heldu egin naiz; eskolan kontzeptu desberdinak erakutsi behar direlakoan nago, haurrak irakurtzen eta idazten ikasi behar dute, baina eskaini diezaiogun tresnak etorkizunean bere bizitza zoriontasunez bizitzeko.
Horregatik honako ondorioetara heldu egin naiz; eskolan kontzeptu desberdinak erakutsi behar direlakoan nago, haurrak irakurtzen eta idazten ikasi behar dute, baina eskaini diezaiogun tresnak etorkizunean bere bizitza zoriontasunez bizitzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina