2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Pedagogo desberdinak ezagutzen...

Jakin badakigu, aurreko sarreretan askotan aipatu dugulako, XIX. mendearen bukaeran, mugimendu berri bat agertu zela ohiko eskolaren kontra. Mugimendu berria hau, eskola berria zen eta horren aintzindaria Rousseau. Denbora aurrera joan ahala, hainbat autore egin zuten bat Rousseauek proposatutako ideikin. Pedagogo famatuen artean, honako hauek topatu ditzakegu:
    • Decroly, O
    • Freinet, C.
    • Montessori, M
    • Ferriere, A
    • Ferrer I. Guardia
      Hurrengo lerroetan aukeratutako pedagogo biren, (Maria Montessori eta Ovide Declory) informazioa luzatzen dizuet.

MARIA MONTESSORI

Maria Montessori Italiako lehen emakume medikua, doktorea eta pedagogoa izan zen. Medikuntza ikasi zuenenean, atzerapen mentalak zuten haurrekin hasi zen. Handik epe labur batera, konturatu egin zen beste haurrekin emaitzak antzekoak edo berdinak zirela, beraz medikuntzan ikasitako ideiak hezkuntzara eraman zituen. “Casa de Bambini”n erabili zituen bere metodoak.

Zentzumenei ematen zion garrantzia Mariak. Gaur egun adibidez ez zaio ematen garratzi handirik usaimenari, ez dugu ia erabiltzen, lehen berriz, izugarrizko erabilera ematen zitzaion.

Eskola Berriaren bultzatzaileetako bat izan zen, bere metodologia berezia, indibilizatua izanda. Bere lanaren ideia nagusia honako hau izan zen; haurra bere erritmoan bizitzen usten badiogu ez du inoiz porrot egingo.

Hurrengo lerroetan bere metodologian erabilitako bi ariketa aurkezten dizuet;
  1. ARIKETA, usaimenerako ariketa: Umea begiak estalita ditu, pote batean usain desberdineko gauzak sartu. Identifikatu egin behar ditu usainak.
  2. ARIKETA, ikusmenerako ariketa: Taula batean ikusmen desbedineko materialak jarri. Begiak estali, objetuak ukitu eta azkenik beste taula batean identifikatu behar ditu.

Bi aipatu ditugu baina hainbat ariketa zituen zentzumen desberdinak lantzeko. Iuinak, ahoskera, idazkera, matematika, etab. lantzen zituen baita ere.

Maria Montessorirentzako oso garrantzitsua zen materiala ondo erabiltzen ikastea. Bera material guztia haurraren neurriari egokituta zegoen.


Montessorik ez zuen bide erraza izan, batez ere Italian zeuden hezitzaileak oso tradizionalak zirelako, eta bera berriz errespetu osoz tratatzen zituen bere ikasleak. 

Bere hitzetan “El niño debe ser respetado, reconocido y ayudado” (M. Montessori)

Hurrengo sarreran Ovide Declory-ri buruzko informazioa eskuragarri izango duzue. 

Jean-Jacques Rousseau eta pedagogia progresista

Rousseau Genovan jaio egin zen eta hezkuntza formalean hezia izan zen. Hainbat erakunde sortu zituen Euskal Herrian, bera euskaldun batekin izandako  erlazioaren ondorioz.Hezitzaile moduan lan egin zuen burges eta noble familia batzuetan. Calvinista, katolikoa eta luteranoa zen; arrazionalisten ideien kontra borrokatu zuen, tirania bilakatu zelako eta arrazionalismoarekin, egi batera heldu ezin dela esan zuen eta honen inguruan idatzi zituen bere ideiak.

Bazituen ideia batzuk, herrialde batzuetan ez zeudenak guztiz onartuta, esate baterako; “Haurra berez ona da, naturaz ona da. Hazten den neurrian, zikindu - gaiztotu egiten da.” Gizakia, hezkuntzaren erdian jartzen du eta esperientziak eta sentzumenak, bizitzari buruz ikasteko oso garrantztsuak direla aipatzen zuen.

Liburu bat idatzi egin zuen, L´ Emile ou Education (1762). Liburua bost etapa desberdinetan sailkatu dezakegu eta bi pertsonai nagusi aurkitzen ditugu, umea eta hezitzailea. Liburuaren ideia nagusiak honako hauek izango lirateke:
  • Umea norberaren esperientzien bidez ikasten du.
  • Lehendabiziko hezkuntza, hezkuntza negaiboa izan behar du.
  • Haurra bera izan behar du bere heziketaren langilea.
  • Hezkuntza berezko izatearekin bat etorriz gauzatu behar da.
  • Haurra da hezkuntzaren subjetua, heziketa programaren gainetik umea dago.


Hau izango da eskola berriaren lehenengo sustraia.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

- Eskola Berria VS. Ohiko Eskola -

Gaurkoan, modu labur batean eskola bien arteko desberdintasun nagusiak azaltzen dizkizuet. Taula honen bitartez, modu argi batean, eskola berria eta ohiko eskola edo eskola tradizionalaren arteko desberdintasun nagusiak islatu ditut. 

Espero dut lagungarria izatea.

Eskola Berria
Ohiko Eskola
Irakaskuntza ekintzetan eta esperientzietan oinarritzen da (laborategiak, ura, airea…).
Teoria praktikaren aurretik
Sormena.
Haurren ekimen eza.
Haur bakoitzak bere identitatea du.
Haurra gizon txikia da.
Nortasunaren formazioa gizartera eta bizitzara zabaltzen da. (talde lana).
Ohituren bidez bertute indibidualak lortzen dira.
Mundu dinamikorako hezkuntza (eskolatik kanpo ikasi). (Hogeigarren mendearen bukaeran)
Mundu geldoa.
Ekintzak diziplina ezartzen du.
Diziplina irakasleak ezartzen du.
Elkarloturiko ideiak (diziplinen artekoa)
Elkar lotu gabeko ekimenak
Interesguneak
Irakasgaiek haurrekin lotura gutxi dute
Funtzionalismo pedagogiko didaktiko
Irakasgai asko, gai desberdinak
Irakasgaiak psikologia ebolutiboaren arabera
Irakasgaien sailkapenak ez du haurraren pentsaera kontuan hartzen
Eskola neurrira (mahaiak, eserlekuak…)
Ikasi behar denak haurra gainditzen du
Metodo eginkorrak intuitiboak
Ahozko metodoak

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Hausnarketa txiki bat...

Internetetik informazioa biltzen nenbilela, nire eskuetara honako bideo interesgarria heldu da eta zuekin partekatzea ideia ona iruditu zait. Ildo beretik jarraituz, "Eskola Berria" izeneko mugimenduaz ikasten jarraitzeko balio izango zaigu.

Hona hemen bideoa:

Bideoa ikusi eta gero, honako esaldi hau egungo hezkuntzaz pentsaratzea egin dit; “La escuela no puede estar limitada al aprendizaje, debe preparar para la vida”. 

Zergaitik? Egi hutsa delako, askotan ikusten ditugu 13-15 urteko nerabeak, nire kasuan nire ahizta txikia, orduak eta orduak ematen bere logeletan sartuta natura, historia edota herritartasuna ikasten. Dena ikasita dutenean azterketa egin eta handik aste batera azterketari buruz galdetzen diozunean ez du ezer gogoratzen, benetan ez duelako ezer ikasi. Bestetik ikasitakoari buruzko kontzepturen bat argi geratu arren, askotan ikusten dut ez dela gai bera bakarrik gauzak egiteko, autonomia falta nabarmena duela eta ez diotela bere bizitza bizitzeko tresnarik eman.

Beraz aldaketa bat beharrezkoa dela argi ikusten dut, eta hau esanguratsua iruditzen ez bazaizue ikus dezakegu beste adibide nabarmen bat. Hainbat gazte unibertsitatean dabiz, izugarrizko ziklo zailak egiten, medikuntza, arkitektura, etab. Baina ea pozik eta arro sentitzen diren galderetzakoan, erantzuna kasu askotan ezezkoa da. Ez dute aukeratutako lanbidea gustuko, ez dute uste etorkizunean medikuak izan nahi direnik, izugarrizko pena ematen didate kasu hauek, baina errua gizartearena eta eskolarena da, nonor galdetu die zer izan nahi duten? Tixikitan euren ametsei buruz hitz egin dute edota etorkizunari buruz hausnartu? Ez dut uste eta pena bat da. 

Horregatik honako ondorioetara heldu egin naiz; eskolan kontzeptu desberdinak erakutsi behar direlakoan nago, haurrak irakurtzen eta idazten ikasi behar dute, baina eskaini diezaiogun tresnak etorkizunean bere bizitza zoriontasunez bizitzeko.

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Zertan datza mugimendu berri hau?

ESKOLA BERRIA

XIX. mendearen bukaeran, Europan lehenengo eta gero Estatu Batuetan, mugimendu berri bat agertu zen ohiko eskolaren kontra. Eskola berria sortu zen eta horrekin batera hezkuntza berria. Mugimendu honen aintzindaria ROUSSEAU  izanez.  


Mugimendu berri hau sortzeko hainbat arrazoi zeuden, baina honako hauek nagusienak izan ziren:  
  • INDUSTRIALIZAZIO GARAIA. Herrietatik hirietara mugimendua ematen da. Familia polinuklearrak desagertzen hasten dira. Emakumeak etxetik kanpo  lan egiten hasten dira modu masiboan eta zer egin umeekin?. Ingalaterran lege bat onartu zuten lantegietan haurtzaindegiak jartzeko, langile kopuruaren arabera.  Hasieran umeak usteko lekua besterik ez ziren.
  • ESKOLA ZAHARRAK. Ez zituen umeen premiak bete.
  • GIZAKIA modu zientifikoan aztertzen hasi zen. Erabaki zuten haurra, haurra dela eta ez bukatu gabeko heldua.
Beraz, ESKOLA BERRIA hezkuntza berristeko eta eskolak zituen arazoak konpontzeko asmoz sortu zen. Eskola tradizionalaren aurrean eta honek garatzen zituen balore eta printzipioen aurrean garatzen den pentsamendutan, teoria pedagogikoetan eta metodoetan eraikiko da.
  • Eskola Berriaren oinarriak honako hauek izango lirateke:
  • Eskola bizitzaren baitan kokatu behar da.
  •  Eskolak kontutan izan behar ditu haurraren interesak.
  • Eskola aktiboa izan behar da.
  • Eskola egiazko bizi erkidegoa da.
  • Irakaslearen zereginari balio handiagoa eman behar zaio.
      Horrez gain, mugimendu berri honek honako balore hauek lantzen zituen:
  •      Indibidualizazioa
  •      Gizarteratzea
  •      Hezkuntzaren globalizazioa
  •      Nork bere burua heztea

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Prest!?

Ongi etorri "Eskola Berria - mugimendu berritzailea ezagutzen" izeneko blogera.

Gaur egun haur hezkuntzako ikaslea naiz Leioako unibertsitate publikoan eta etorkizunean irakasle on bat izateko gogotsu aritzen naiz.

Irakasle guztien helburua haurren ongizatea izan beharko litzatekeela pentsatzen dut eta horretarako etengabeko formakuntza beharrezkoa da. Blog honen bitartez "Eskola Berria" izeneko mugimendu pedagogiko berria azaldu eta aztertuko dut, horretarako astean zehar sarreren bitartez hainbat artikulo, bideo, elkarrizketa eskegiko ditut.

Espero dut zuen interesekoa izatea eta ekarpen berri bat izanez gero idatzi!

Ea ba... Goazen!